Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aldi luzerako izango den supermerkatua ireki dute Arraguan

Gaur ireki dute Gipuzkoako lehen Aldi supermerkatua; produktu freskoen aldeko apustua egiten du Alemaniako deskontu dendak

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/12/18
aldi oiartzun

Jende dezente hurbildu da lehen egunean.

Eraikuntza lanak azkar asko egin ondoren, gaur goizean ireki dute Aldi Oiartzun denda, Gipuzkoako lehenengoa. Goizeko lehen ordutik jende andana hurbildu da. Kuriositatea asetzera joan dira gehienak, baina azkenean erosketaren otarra goraino igo dute. Aldi supermerkatua Alemaniako Essen hirian sortu zen, Albrecht Diskont hitzen lehen bi hizkiak hartuta. Essen hitzak, hiri bati izena emateaz gain, jan ere esan nahi du alemanieraz. Horregatik, sartu eta berehala, jaki freskoak aurki daitezke: fruituak; barazkiak… Aurrerago, esnekiak eta barazkiak. “Premia handieneko produktuak dira”, esan du Ander Arzubia Aldiko hedapen arduradunak, “eta lehen korridore honetako produktuekin erosketa saskiaren %50 baino gehiago eros daitezke”. Hor dago Aldiren apustua: produktu freskoetan. Gaineratu duenez, prezio-kalitate harremanean asko estutzen saiatzen dira. “Prezio horretan ez dago guk baino hobeagorik ematen duenik”, gaineratu du Arzubiak. Berezitasunak Hainbat berezitasun zerrendatu dituzte. Horrela, produktu ekologikoak ez daude sail batean berezituak, baizik eta gainontzeko produktuekin. Adibidez, gaileta ekologikoak nahi dituenak, gailetak dauden tokira joan beharko du. Horrez gain, txerriki eta okelen edukia oso altua dela nabarmendu dute, eta zartaginean olioak ez duela salto egiten. Okindegia ere badago —45 bat erreferentziarekin—, eta berritasun bezala, ogia xerretan mozteko makina bat badago. Horrez gain, badago gama altuko produktu linea bat, eta ardoetan ere beraien marka eskaintzen dute. Gainontzeko dendek egiten ez duten zerbait egiten dutela jakinarazi dute. Horrela, aldian aldiko promozioak egiten dituzte, eta bukatzean, produktu horiek desagertzen dira elikadura eta bazar sailetatik. Adibidez bat jartze aldera, gaur bertan Gabonetako jakiak —turroiak, bonboiak…— eta opariak zeuden. Erosleak, pozik Inaugurazio egunak jakin-mina asetzeko aukera emateaz gain, beste eskaintza pare bat ere izan dituzte bisitariek, fidelizazioaren bidean hasteko. Alde batetik, produktu batzuk dastatzeko aukera egon da, erakusmahai batean. Bestetik, 25 eurotik gorako erosketetan, hainbat produkturekin osatutako poltsa bat oparituko dute. Maria Antonia oreretarra sartu berria zen dendan, baina inpresio ona eman dio. “Gauza gehienak euskaraz daude, eta hori oso arraroa da hemen”. Inaxi oiartzuarrari, berriz, “ttikia” iruditu zaio denda, eta gauza batzuk faltan sumatu dituela. “Hala ere, esan didate lehenengo eguna denez, gauza batzuk ez dituztela jarri. Igual izango da beste tokietara ohituta gaudelako”. Jesus donostiarrak, berriz, orga goraino beteta zeraman. “Oso ongi dago, beteta. Itxura ona dauka, eta gauzak erraz hartzeko moduan daude”. 69 aparkaleku Arragua eta Fanderia auzoetako bizilagunek eskertuko dute Aldi Oiartzun denda berriaren hurbiltasuna. Hala ere, autoan joan nahi duenentzat, 69 aparkaleku prestatu dituzte. 1.150 metro koadroko azaleran 2.500 produktu baino gehiago aurki daitezke: produktu freskoak, ontziratutakoak, eskualdekoak eta 200 ekologiko baino gehiago… Astelehenetik larunbatera 09:30etik 21:30era irekita egongo da, eta hamalau langilek egingo dute lan, Oiartzun eta ingurukoak gehienak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.