Entrenamendu kopuru bera nahi dute guztientzat
Touringeko 11 urteko Alebin Mailako haurren gurasoak bihar bilduko dira Goizane Alvarezekin, aldundiko Kirol Zuzendariarekin
Arautegia alda dezatela nahi dute, eta horrela, parte hartzeko Alebin Mailako haurrek errendimenduko taldearen entrenamendu kopuru bera izatea lortu: “11 urteko Alebin Mailako futbol talde guztiek astean entrenamendu kopuru bera izatea nahi dugu. Parte hartzeko taldekoek entrenamendu bakarra egiten dute astean, eta adin bereko errendimendu taldekoek, berriz, bi entrenamendu; diskriminatzailea eta aukera berdintasunaren aurkakoa da”. Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariarekin bilera izango dute bihar Touringeko 11 urteko Alebin Mailako mutikoen gurasoek osatu duten batzordearen ordezkariek, eta bertan eskatuko diote arautegia aldatu eta entrenamendu kopuru bera bermatzeko, 11 urteko haurren artean desberdintasunak ez duelako haientzat lekurik. Teorian balore aurrerakoiak zabaldu nahi, baina praktikan arau “diskriminatzaileak” zabaltzea leporatu diote aldundiari. Ez dute diferentziarik nahi, eta egoera horrekin amaitzeko eskatuko diote Alvarezi, “11 urteko Alebin Mailako talde guztiek tratu bera jaso behar dute, eta entrenamendu kopuru bera aldarrikatzen dugu, uste dugulako kirola egitea, lagunen artean egotea, eta dibertitzea, kirolaren bitartez harremanak sendotzeko eta haurrak osasuntsu hezteko modu bat dela”. Argi diote balore horien defentsarekin inor ere ez dutela kaltetzen, “kontrakoa baizik, aldundiak kirolaren bitartez hitzez lortu nahi dituen berdintasuna, osasuna, ekipo lana, eta lagunen arteko harremanak sendotzeko baloreak indartu besterik ez dituela egiten”.