Xabier Santxo pilotari usurbildarra, Ibaiondon, pilota eskolako gazteekin; kirol txokoan, besteak beste, pilota eskainiko dute aurten.
Gabonetako oporrei begira haurrentzako kirol txokoa antolatu dute Donibaneko eta Trintxerpeko kirol guneetan. Negua izanik, lehorreko jarduerak aurreikusi dituzte, antolatzaileek zehaztu dutenez, askotarikoak: “Jolasak, akrosport, pilota, jump, euskal dantzak, herri kirolak…”.
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bideratutako eskaintza da, eta bi txandetan antolatuko dute bi barrutietan: abenduaren 26, 27 eta 28an lehen txandan, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an bigarren txandan, egunero, 09:30etik 12:30era.
Interesdunek Pasaiako kirol guneetako harreretan eman behar dute izena, edo eta telefonoz deituta.
Donibane:
- Donibane kalea 1. Tel: 943 34 53 71.
Trintxerpe:
- Euskadi etorbidea z/g, 3. solairua. Tel: 943 39 97 53