Los Angeles Lakers taldeko saskibaloi jokalariak bere Facebook atariaren bitartez iragarri du Pasai Antxon etxebizitza erosi duela.
Lebron James, Gure Zumarditik paseatzen.
LeBron Jamesek, Los Angeles Lakers taldeko saskibaloi jokalariak, bere Facebook-eko atarian jakinarazi du Pasai Antxoko Zumardian etxea erosi duela. NBAko jokalariak azaldu duenez, “oso herri folkloriko eta ederra da, ez du Los Angeles edo New Yorken antzik, eta hori ikaragarri gustatzen zait”.
Etxe aldaketaren lekuko batek kontatu du langileak ikusi zituela LeBronen altzariak, saskibaloi sarea, baloiak eta bestelakoak sartzen. Herriko jendeak adierazi du Antxoko estankoan erositako boletoa tokatu zitzaiolako erosi duela etxea, zorte ona emango diolakoan.
Saskibaloian adituek diotenez, LeBronek Delteco GBC-rekin akordio bat sinatu duelako erosi du etxea hain gertu. Halere, akordio hau egia ez denik pentsatzen dutenak badaude, gehienbat Lakers taldearen zaleak. Ezin dute sinetsi James, NBAko jokalari onenetariko batek, bigarren mailako talde batera joango denik.
HITZAren oharra: berri hau gezurra da, Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek egindako ariketa praktiko bat da, egun sare sozialek eta Internetek duten eraginaren harira egina. Honengatik norbait mindua sentitu bada barkamena eskatzen diogu. Aldi berean, nahasmena sortu badu ere, doakiela hala sentitu direnei barkamen mezua.
Albistearen egileak: Ibon Barandarain, Jon Sistiaga, Irail Lartzanguren, Ekhiñe Famoso, Amaiur Puentes eta Naroa Ascunce.