Gabonetako txapelketa datorren asteko ostiral arratsean izango da; bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu

Karta jokoan arituko dira Iturriotzen.
Iturri Berri elkarteak ohiko Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du hilaren 28rako. Datorren asteko ostiral arratseko txapelketan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko direla jakinarazi dute. Sariak ez dira nolanahikoak izango; Iturriozko elkartekoek honakoak jarriko dituzte jokoan 22:00etatik aurrera:
Sari nagusiak
- saria: Arkume bat, langostinoak eta bi xanpain botila.
- saria: Bi kilo txuleta eta bi ardo botila.
- saria: Lumagorriko oilaskoak.
- saria: Bi xanpain botila.
Repeska
- saria: Arkume bat.
- saria: Lumagorri oilaskoak.