Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Artelan txikien bide zabalean

Pasaia
Kultura
2018/12/21
olatz mitxelena

Idoia Larrañaga eta Imanol Irigoien, 12 cm erakusketako lanez inguratuta.

Sortzaile askorentzako urteroko zita da, kasik festa bat, topaketa. Lehengo ostiralean inauguratu zuten San Pedron XXIII. 12 cm erakusketa, eta ohi bezala artista asko bildu zen irekiera ekitaldira.

Aurten 236 artistak sortu dituzte lanak erakusketarako, bi artelan sortzaile bakoitzeko, eta miniaturazko 472 artelan horiekin apaindu dituzte Udal Aretoko pareta zuriak, koloretsu.

HITZA erakusketarako lanak sortu dituzten bi sortzailerekin izan da erakusketa aretoan, eta haien bidez jaso du artisten artean hain estimatua den erakusketaren gaineko iritzia.

Imanol Irigoien  —Juan Mari Irigoien idazlearen anai zaharrena— pintorea eta poeta da. Oiartzunen du estudioa, Altzan jaio zen arren, aspalditik bizi delako han. Pagoarte sortu zuen Anton Mendizabalekin batera. Kontatu duenez, 30 urterekin hasi zen «pintatzen eta marrazten», eta erretiratu denez geroztik, askoz gehiago sortzen ari dela aitortu du. Antologia prestatzen dihardu, bi urte barru 50 urte beteko direlako pintzela hartu zuenetik. Obra ugari ditu, eta hasi zenetik gaur arte, bilakaera erakutsi nahiko luke erakusketan. Bien bitartean, baina, sortzen jarraitzen du, eta esperimentatzen, 12 cm horren lekuko.

Haren ondoan Idoia Larrañaga sanpedrotarra. Bi sortzaileek ez dute aurrez elkar ezagutzen, eta erreportajerako aurkezpena baliatu dute elkarren berri izateko. «Euskarri gisa papera erabiltzen dut gehienbat, eta akuarelak eta tintak maite ditut gehien. Kaligrafoa ere banaiz», azaldu du Larrañagak. Adi jarraitu ditu azalpenak Irigoienek.

Arte Ederretan lizentziatua, irakaskuntzak libre uzten dion denbora baliatzen du Larrañagak sortzeko. «Hauek aukera politak izaten dira lantxoak egiteko», dio 12 cm erakusketaz. Bat dator Irigoien: «Askotan honekin hasi eta gerora zerbait handiagoa sortzeko balio dizu, bozeto moduan».

Esperimentatuz
12 cm-rako landu dituzten lanen gainekoak elkarri azalduz jarraitu du elkarrizketak. «Aurreko urteetan gehiago luzitzera» jo duela aitortu du Irigoienek, baina oraingoan gehiago arriskatu nahi zain du: «Marmol eta apar hautsarekin esperimentatzen aritu naiz». Akrilikoarekin egindako lanak dira Irigoienenak, testura dutenak. Nebulosaren inguruan lanena hasi eta Obalo magmatikoa emaitza. Lan ederrak, beroak koloretan.

Idoia Larrañagaren sorkuntza lanaren gaia «espirala» da. Pluma-kartoi metalizatua erabili du euskarri gisa, eta Irigoienen antzera, erakusketa honetarako ez du «lan  birtuoso bat» sortu nahi izan. 12 cm erakusketa «barruko gauzak azalarazteko» erabili ohi du: «Niri espiralak beti erakarri dit. Bide bat hasten da, auskalo non bukatzen den… loturak, pentsamenduak nola kateatzen diren…».

Partaide beteranoak
Txinako tintarekin artelan miniaturistak, likenak, abstrakzio geometrikoko lanak… askotariko sorkuntzak aurkeztu ditu Irigoienek 12 cm erakusketan. Izan ere, seigarren urtea baitu parte hartzen, eta jarraitzeko asmo osoa. Datorren urterako zer aurkeztu pentsatzen hasia da jada.

Idoia Larrañagak, aldiz, erakusketan parte hartu duen urteen kontua galdua du, hasieratik ezagutu duelako, nahiz urtero-urtero ez parte hartu.

Irigoienek gogoan duenez, Iñigo Susperregi errenteriarraren bidez izan zuen erakusketaren berri, eta hara zer den, Susperregiri, Idoia Larrañagak kontatu 12 cm bazela. Egur lanak erakutsi izan ditu Susperregik San Pedron. Txikia eskualdeko sortzaileen mundua, erakusketako artelanen antzera.

«12 zentimetro horietan sortu behar izatea erakargarri egin zitzaidan»
Idoia Larrañaga
Kaligrafoa
«Marmol eta apar hautsarekin esperimentatzen aritu naiz aurten»
Imanol Irigoien
Pintorea

Baina nork bultzatuta baino, zerk bultzatuta parte hartzen duten nabarmendu dute biek.  Larrañagari hasieratik gustatu zitzaion proposamena: «12 zentimetro horietan sortu behar izatea erakargarri egin zitzaidan hasieratik, normalean beste formatu batzuetan lan egiten dudalako». Baina hori bakarrik ez. Larrañagak eta Irigoienek estimatzen duten beste kontu bat erakusketaren izaera da. «Goi mailako artistak, amateurrak… denak elkartzen gara eta elkartze hori beti gustatu zait asko eta oso interesgarria iruditu zait», gaineratu du sanpedrotarrak. Pintura eskolak ematen ditu Larrañagak Egiako eta Okendoko kultur etxeetan, eta ikasleak urtero animatzen ditu parte hartzera. Harrotasunez dio aurten bere 11 ikaslek jarri dituztela lanak Udal Aretoan. Hasiberriak eta itzal handikoak. Denak batera ikus daitezke 12 cm erakusketan.

Neurritik harago (artelanen neurria 12 zentimetrokoa izatea ezinbesteko baldintza da), «erabateko askatasuna» dutelako maite du 12 cm Larrañagak. Irigoienek, berriz, bereziki gustuko ditu artelanetan urtero topatzen dituen mezu zirikatzaileak eta umorezkoak: «Arteak badu umorea, probokazioa, eta umore aldetik urtero nik gauza oso politak ikusten ditut».

Ildo beretik, 12 cm erakusketa  «oso bitxia» dela uste du Irigoienek, ezohikoa: «Ehunka erakusketa ikusi ditut, eta horrelakorik  ez dut inon ezagutu». Haren ustez, «erakusketa koral bat da, bakoitzak egiten duen obra partikularraz gain, denak elkarrekin artelan oso bat» irudikatzen dutelako.

«Bi irudi datozkit gogora», jarraitu du: lehenik, «puzzlearen irudia, artista bakoitzak bere bi lantxorekin, bi puzzle piezarekin, puzzlea osatzen dugulako» —alde horretatik, «koadro txikiez osatutako koadro handi bat» ikusten du udal aretoko pareta bakoitzean Irigoienek—, eta bigarrenik, «mosaikoaren ideia, oraindik ere artelan gehiago bilduz gero ia zuririk ez eta mosaikoa» osatuko luketelako. Mosaiko hitza musa hitzetik datorrela ohartarazi du Irigoienek, musak artea zaintzen zuten jainkosak zirela gogoan. 12 cm, pintore poetaren hitzetan.

 

Fernando Arenazak sortu du aurtengo erakusketarako kartela

Erakusketarekin harreman berezia izan duten artistei enkargatu izan diete urtero mostra iragartzeko kartelaren irudia, baina aurrerantzean bestela egingo dute irudiaren aukeraketa: postontzi bat jarri dute Udal Aretoan, bisitariek ikusgai dauden sortzaileen lanen artetik datorren urterako irudia aukera dezaten. Jendea hasia da bere iritzia ematen.
Aurtengo irudia, baina, Fernando Arenaza pintore bergararrak sortua da, Pasaiako Udalaren enkarguz, eta Arenazak berak kontatu duenez Zutabe sendoak izenburua du. «Zutabe kromatikoak, beltzetik zurira, baikorra naizen neurrian, zutabe zuria handiagoa».

Eta zutabeez gain bi pentagono, angeluen bidez, askotariko ikuspuntuak irudikatzeko. «12 cm horrelakoa da, 200dik gora emakume eta gizon, norbere ikuspuntuarekin, plurala…».

Sakru Karakus sortzaile turkiarra eta Fernando Arenaza pintorea ’12 cm’ erakusketa, San Pedron.

San Pedroko erakusketa «oso irekia» dela irudikatu nahi izan du Arenazak sortu duen irudian, erakusketa «eklektikoa, plurala, berezia… mundu artistiko aberatsaren isla» delako.
Eta horiez gain, Oteizari keinu ere egin dio pintore bergararrak, «forma geometrikoak, gardentasuna, beltza eta zuria, eta hiru dimentsioak: lebitazioa, Oteizari keinu bat eginda», eta hori guztia «arte pobrean edo povera-n».

Pintura eta eskultura jorratzen ditu Fernando Arenazak gehienbat, eta azken boladan collage ugari sortu ditu. 12 cm-ko kide eta zalea da aspalditik.

«‘12 cm’ erakusketa oso librea da, bertakoa,
eta jendearena»

Bea Caballero, Kultura teknikaria

23. erakusketa da eta zuk sorreratik ezagutu duzu. Kontent  bilakaerarekin ?
Niretzat, egia esan, erakusketa hau oso jarduera berezia da. Artista batzuen proposamen ero baten gisa sortu zen. Garai hartan Xabier Portugal zen Kultura zinegotzia, eta prestutasun osoa erakutsi zuen hau aurrera eramateko.

Artisten mundutik sortutakoa denez, beti izan du oso harrera ona, sortzaileek zerbait propio bezala bizi dutelako. Artisten artean interes handia pizten du, parte hartzeko zein zabaltzeko. Harrera eta jarrera beti oso ona izan da, eta asko handitu da jendeari esker, sortzaileak asko inplikatu direlako. 12 cm erakusketa oso librea da, bertakoa eta jendearena.

Aurten 236 artista bildu dituzue, bakoitza bina lanekin.
Bai, batzuk hasieratik parte hartzen dute urtero, eta berriak ere beti izaten dira. Oso bizirik dagoen erakusketa da, oso dinamikoa, eta nabaritzen da.

Aurtengoan zer nabarmenduko zenuke?
Batetik, urtero bezala, parte hartzea, eta bestetik, erakusketa gero eta gehiago zabaltzen ari dela. Aurten Gasteizera eramateko ahaleginean aritu gara, eta  2019an ez bada, hurrengo urterako lotzen saiatuko gara. Bizkaia aldera mugitzeko aukera ere aztertu dugu. Izan ere, erakusketan eskualdeko jende asko dago, baina baita beste herri askotako sortzaileak ere, eta jendeak bere herrira eraman nahi du erakusketa.

Azkeneko hiru urtean, adibidez, Turkiako artistak etortzen dira Sakru Karakusek bultzatuta, eta berak aurten Istanbulen   muntatu du erakusketa bat, hemen jarritako turkiarren obrekin. 72 artista elkartu ditu. Aurrekoan komentatzen zigunez, oso arrakastatsua izan da.

Izan ere, Pasaian sortutako erakusketa, azken urteotan beste hainbat tokitan ere erakusten ari zarete. Erakusketa ibiltaria da jada.
Bai, Hendaian, Arguedasen, Portugalen… leku finko batzuk baditugu jada, eta sortzaileak beste leku batzuetara zabaltzeko lanean ari dira.

Portugalek toki berezia du aurtengo erakusketan.
Hasiera batean erakusketa Monsaurara bakarrik joan zen, eta aurreko edizioan, Viana do Castelora ere eraman zuten. Han ere bertako artistek interesa eta gogoa erakutsi dute eta aurten beren parte hartzea oso deigarria izan da. Obra dezente iritsi zaizkigu Portugaldik.

Kartelaren egilea, aurrerantzean, bisitariek aukeratuko dute. Horixe aurtengo berritasuna.
Orain arte saiatu izan gara kartela eskatzen erakusketan oso inplikatua egon den pertsona bati. Fernando Arenazaren kasua da. Arenaza Bergarakoa da, eta han oso talde polita sortu du, erakusketa zabalduz. Horregatik proposatu genion berari aurtengo kartelaren irudia egitea, eta berak oso pozik erantzun.
Aurten, baina, erakusketaren katalogo digitala egin ohi duen Ane Baztarrikak proposatu zigun artisten eta bisitarien esku uztea hurrengo urteko erakusketaren irudiaren aukeraketa. Proposamen oso polita iruditu zitzaigun, eta ea nola ateratzen den. Helburu horrekin kutxa bat jarri dugu erakusketa aretoan, jendeak hurrengo urteko kartelaren irudia aukera dezan. Erantzuna ona bada, hala egingo dugu datorren urteko kartelaren aukeraketa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.