Hilaren 15ean da batzarra, 17:45ean, Txirrita AEK Euskaltegian.
Antxon, Anunciatako eta Lizeoko ikasleek elkarrekin egin dute Korrika
Apirilaren 4ean abiatuko da 21. Korrika Garesetik eta Gasteizen bukatuko da hamar egun beranduago, tartean Euskal Herriko hamaika herri zeharkatuta, tartean Pasai Antxo. Horregatik, Korrikari merezi bezalako harrera egiteko lanean hasiak dira Antxoko Txirrita AEK Euskaltegian, eta lehen herri batzarra ere antolatu dute. Bilera hilaren 15ean izango da (asteartea), euskaltegian, 17:45etik aurrera. Antolatzaileek parte hartzera deitu dute.