Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa otsailaren 24an da. Jada dortsal guztiak agortu egin dira, salgai jarri eta ordu eskasetara.
2018ko edizioko artxiboko irudia.
Klasikoa da. Baina ez dio harrigarri izateari uzten. Urtarrilaren 1eko lehen minutuan jarri dituzten hartzeko Lezo-Jaizkibel 14 kilometroko mendi lasterketaren dortsalak saltzen, eta 14 ordu eskasetan den-denak agortu egin ziren. 350 zenbakiek badute jabea, beraz. Lezotarrak Lasterkari Taldearen antolaketa bikainari esker da hori guztia. Probaren seigarren edizioa da aurtengoa.
Dortsalak agortuta, Lezo-Jaizkibelen parte hartzeko itxaropena dutenei itxarote zerrendan sartzeko aukera emango diete antolatzaileek. Zerrenda hori urtarrilaren 4an (ostiralean) zabalduko dute, 19:00etatik aurrera. Izen emateak bezala, itxaron zerrendan apuntatzeko
Kirolprobak-en webgunera joan behar dute interesdunek.
Bestalde, mendi lasterketa prestatzeko aukera badute partaideek. Adibidez, urtarrilaren 20an (igandea), 09:30ean egin dute ‘kedada’ deia antolatzaileek. Hala, hainbat talde egingo dituzte Gurutze Santuaren plazatik abiatuko den entrenamenduan, norberaren denbora helburuen araberako taldeak dira.