Harremantxo talde feministak luzatu du deialdia.
Harremantxo talde feminista martxoak 8rako deituta dagoen 24 orduko greba feminista prestatzeko lanean hasi da, eta lehen deialdi publiko bat luzatu du gaurko. 18:00etatik aurrera, kultur etxean, herri batzarra izango da.
Greba nola antolatu eta zer aldarrikatu, horixe eztabaidatu eta adostu nahi dutena, eta horretarako herri batzar irekia: “Mugimendu plurala gara eta aniztasun hori islatu nahi dugu antolakuntzan eta M8an. Beraz, zure zain egongo gara. Ekarpen guztiak izango dira ongietorriak”.