'Musua' ikuskizuna 12:00etan hasiko da, Bekoerrota kiroldegian. Sarrerak Lezon eta Errenteria-Oreretan eros daitezke, zortzi euroan.
‘Musua’ ikuskizunaren pasarte bat.
Ohikoa den moduan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren ikuskizuna emango dute Lezon urte berria hastearekin batera. Aurtengo emanaldia ere Errege Egunaren bezperan da, urtarrilaren 5ean (larunbata).
Musua lana aurkeztuko dute pailazoek Bekoerrota kiroldegian 12:00etan hasiko den ikuskizunean.
Sarrerak abendu erdialdetik daude salgai, zortzi euroan, honako tokietan: Lezon, Kultura sailaren bulegoetan eta Bekoerrota kiroldegian; Errenteria-Oreretan, Xenpelar kultur dendan.