Maiatzean hartuko du Pasaiak lehen Itsas Festibala
Udalak 5000 egutegi inprimatu ditu Itsas Festibalaren irudiekin eta doan banatuko ditu, HAZ bulegoen bitartez, bihartik aurrera eta bukatu artean.
Izaskun Gomez alkateak azaldu duenez, egutegian “pasaitar askoren oroitzapenetan gorderik geratu diren irudiak jaso nahi” izan dituzte, “gure itsas nortasuna harrotasunez aldarrikatzeko”. Ildo beretik “etorkizuna duen eta munduari irekita dagoen Pasaia erretratatu nahi” izan dutela baietsi du Pasaiako alkateak.
Festibalean parte hartu zuten itsasontzi ikusgarriak, paisaiak, herritarrak… guztiak ageri dira 2019ko pareteko egutegian.
HAZ bulegoak:
- Donibane: Donibane kalea 19
- Trintxerpe: Euskadi Etorbidea z/g (alkateordetza)
- Antxo: Hamarretxeta kalea 24
Ordutegia: