Bi asteko epean 18.000 ikuslek ikusi dute Telmo Esnalek zuzendutako
Dantza, eta arrakasta ikusirik asteburu honetan zine areto gehiagoetan ikusi ahal izango da. Guztira, 13 zine aretoetan izango da ikusgai, eskualdetik gertuen, Donostian, Antigua Berri eta Principe zine aretoetan.
Kritika aldeko izena du Esnalen luzeak Donostiako zinemaldian estreinatuz geroztik, eta orain ikusleen oniritzia jasotzen ari da baita ere.
Irakur, hemen, filmaren gainean zuzendariari egindako
elkarrizketa