Jende asko biltzen da mutxikoak dantzatzera.
Bat ere beldurrik ez. Biharko eguerdi parterako sei gradu baino iragarri ez dituzten arren, Antxoko mutxikoak dantzatzera irtengo dira, ohi bezala, 12:00etatik aurrera, Gure Zumardian. Hotza handia egingo duen arren, ia ziurra da dantza eta jauzi artean bat ere sumatuko ez dutela. Ikusteko baino dantzatzeko eguna izango da biharkoa. Hortxe gonbidapena.
Eta biharkoaz gain, beste deialdi bat luzatu du Antxoko Muxikoen Elkarteak. Kaldereroak prestatzen hasiko dira, kantu jira eta Alkarkiderekin elkarlanean, eta bi entsegu antolatu dituzte jada, biak urtarrilean. Lehena datorren astean izango da, hilak 8, eta bigarrena, bi aste barru, hilak 15, biak asteartearekin, 19:30etik aurrera, Azokan.