Otsailaren 2an eta 3an izango da azoka, Ziriza etxean.
Tokiko bitxigileak eta artisauak biltzen dituen azoka da Mercadabadillo izenez ezaguna, eta bitxiak eta artisautza ez ezik, bigarren eskuko gaiak, eta
vintange gaiak merkaturatzen ditu.
Dabadaba aretoaren itzalera sortua, Mercadabadilloa arrakasta handiz txertatu da Donostiaren egunerokoan, eta orain bere sustatzaileek aurrera urrats bat eman eta azoka ibiltaria bihurtzea erabaki dute. Honenbestez Pasaiara iritsiko da lehenbizikoz Mercadabadilloa, zehazki Tintxerpeko Ziriza Etxera.
Zirizako Mercadabadilloa otsailaren lehen asteburuan izango da, larunbata eta igandean, 11:00etatik 19:00etara bi egunetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan postu jarri nahi duten guztiek
posta elektroniko bat idatzi besterik ez dute egin behar, eta antolatzaileak harekin jarriko dira harremanetan.
Informazio zabalagoa antolatzaileen webgunean.