Proisaren muraletik politikoak ezabatu dituzte

Proisa orubeko mural batetik politikarien irudiak ezabatu egin dituzte. Horrek Proisako kideen haserrea eragin du, eta konpromisoak eskatu dituzte.

proisa.murala.moldatua

Proisaren murala, gaur goizean. Argazkia: Proisa.

San Pedroko Proisa mugimenduko kideek murala egina dute, hain zuzen Proisa eraikina zegoen orubean. Bertan, San Pedrok gizarte eta kultura eraikina behar duela aldarrikatu dute Proisako kideek, gaur arte, hainbat politikoren karikaturekin besteak beste. Proisako kideek salatu dutez, politikoen karikaturak zeuden zatia ezabatu egin dute Pasaiako Udaleko zerbitzuetako langileek, zuriz margotu dute zati hori. Politikarien irudiak kendu dituzte. Proisak, muralaren zatia ezabatu izana salatzeaz gain, galdetu du ea zertan den 2017ko ekainean aldundiak, udalak eta Proisak sinatu zuten hitzarmena, “non dago herriak aukeratutako eraikin probisionala? Non dago Proisa, edo Proisa bezalako eraikina? Horretarako badute lotsa bai. Gezurrak esateko eta konpromisoak ez betetzeko ez, ordea”.
proisa.murala.originala

Proisako mural originala.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.