Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak gonbidatuta, Manex eta Ximun Fuchs aktoreek zazpi testigantza jokatzen dituzte antzezlanean
Le Petit Theatre de Pain taldeko Ximun eta Manex Fuchs.
Gabonen ondorengo normaltasuna bueltatu da, baina horrek ez du esan nahi dena txarra denik. Datorren igandean, hilak 13, urtarrilari dagokion antzerki saioa egingo dute udaletxeko pleno aretoan.
Zazpi senideko obra ikusteko aukera egongo da bertan, Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta.
Axut!, Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain konpainien arteko elkarlana da, eta bi aktorek zazpi testigantzaz osatutako antzezlana jokatzen dute. Ximun eta Manex Fuchs anaiak dira aktoreak, eta anaitasuna bera lantzen dute, Ander Lipusek zuzenduta. Zazpi testigantzen ekarpena honako hauek egin dute: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet eta Argi Perurena.
Emankizuna 19:00etan hasiko da, eta 65 minutu irauten ditu. Sarrerak bost euro balio ditu.
Sinopsia
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.