2017an baino 34 habia gehiago inaktibatu dituzte Behemendi landa garapenerako elkartearen eta udaltzainen arteko lanari esker
Liztor beltzak mehatxua dira bertako ekosistemarentzako.
Pasatu berri den urtean, liztor beltzen 84 habia inaktibatu zituzten Oiartzunen. Udalak jakinarazi duenez, bere baliabideekin aurre egin behar izan die liztor beltzen arazoari, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta duten protokoloaren harira.
Behemendi landa garapenerako elkartearekin elkarlanean aritu dira udaltzainak, habiak suntsitzeko. 2017an baino 34 gehiago izan dira.
Liztor beltzaren kontrako kanpainak maiatzetik abenduaren erdialdera arte iraun du. Bitarte horretan, Oiartzungo Udalak 1.230 euro bideratu ditu 84 inaktibazioak aurrera eramateko.