Apirilaren 12an, ostiralarekin eta gauez
21. Korrika Donostiatik iritsiko da Pasaiara, Lezotik irten eta Errenteria bidean jarraitzeko.
Helmugara iritsi baino bi egun lehenago zeharkatuko du Pasaia 21. Korrikak, apirilaren 12an. Egun berean, arratsaldez hiriburua zeharkatuko du, luze, Donostiatik irten eta Pasaiara 21:05ean iristea aurreikusita dutelako, ostiral gauaz. Ordu eta erdian emango dio bira Korrikak badiari, ohi bezala, lekukoa itsasoz badiaren alde betetik bestera eskuz esku garraiatuta, eta 22:39rako Lezon egingo diote harrera, jarraian Errenteria bidean jarraitu eta eguna Oiartzunen bukatzeko. Apirilaren 4ean irtengo da 21.Korrika Garesetik. Klika lelopean Euskal Herria alderik alde zeharkatuko du, apirilaren 14ean Gasteizen bukatzeko.