Korrika gauez iritsiko da Lezora. Zehazki, apirilaren 12ko afalostean jasoko dute lezoarrek AEKren lasterketa komunitario erraldoia.
20. Korrika, Lezon.
Apirilaren 12a, 22:39an. Lezoarrok, apunta ezazue ongi-ongi data eta ordu hori zuen agendetan. Apirilaren 4an Garesen (Nafarroa) hasiko den
21. Korrika egun eta ordu horretan pasako da Lezotik. Donibane aldetik iritsiko da AEKren iniziatiba erraldoia herrira, ondoren Errenteria-Oreretarako bidea hartzeko (22:52an). Handik, Oiartzun zeharkatuko du Korrikak (23:54 inguruan hasita), Astigarraga aldera joateko.
20. edizioan, 2017koan, arratsaldez iritsi zen Korrika Lezora, 2017ko apirilaren 4an zehazki. Orduko hartan, Bidasotik iritsi zen Lezora, Gaintxurizketan hartu zutelako lehen lekukoa lezoarrek. Oraingo honetan, alderantzizko norabidean dator, Donostiatik Pasaiara iritsiko delako, eta handik Lezora.
Apirilaren 14an bukatuko da Korrika Gasteizen.
Hemen klikatuz gero, ibilbide osoa (ordutegiekin) ikusteko aukera duzu. Beheko esteketan, 2017ko Korrikak, 20.ak, Lezon utzitako irudiak ikus daitezke.