Maialen Lujanbio izango da Donibanen kantatuko duen bertsolarietako bat.
Eskualdeko bertsozaleak zorioneko daude. Puntako bertsolariekin gozatzeko aukera izan berri dute Oiartzungo elkartasun saioan, eta aurki beste aukera paregabe bat izango dute, Donibanen, Bixi Bixi elkarteak antolatutako saioari esker.
Juanba Berasategi aretoko oholtzan, otsailaren 9an, sei bertsolari: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Jon Martin, Jon Maia eta Iker Zubeldia, eta gai jartzaile, Amaia Agirre.
Sarrerak 10 euroan, salgai daude jada, eta Donibaneko ohiko tokietan ez ezik, San Pedroko Antxeta elkartean, Oreretako Arkaitza tabernan, Oiartzungo Kastro Berrin, eta Lezoko Tiñelun eros daitezke. Egunean bertan ere izango da erosteko aukera, leihatilan.