Etxebizitza komunitarioaren batzar informatiboa, bihar

Herriko 26 gaztek etxebizitza komunitarioanbizitzera sartu ahal izango dira epe laburrean.

DSC_0555

Galtzarabordara igotzeko bigarren maldaren inguruan dago etxebizitza komunitarioak jasoko dituen eraikina.

Etxebizitza komunitarioaren gaineko batzar informatiboa antolatu du udalak bihar, osteguna, 19:00etan Reina aretoan. Bertaratzen direnek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko aukera izango dute bertan. Galtzaraborda auzoko Urbia kaleko 2. zenbakian daude etxebizitza komunitarioak, eta herriko 26 gaztek bertara bizitzera sartzeko aukera izango dute epe laburrean. Gazte plana osatzeko garaian, gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak egiteko konpromisoa hartu zuen udalak, eta etxebizitza komunitarioaren proiektua lagungarri izango dela dio prozesu horretan. Gazteriaren webgunean, 943 4496 00 telefono zenbakian, Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan lortu daiteke informazio gehiago, baita posta elektronikoz ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.