Erasoa joan den larunbatean gertatu zela dio alderdi sozialistak helarazitako prentsa oharrean.
Errenteriako PSE-EEk mutil gazte batek joan den larunbatean jasandako erasoa salatu du. Halaber, babes osoa adierazi dio eraso zuten gazteari: “Gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu erasoaren aurrean eta elkartasun osoa helarazi biktimari eta haren senide eta lagunei”.
Halako gertaerek lekurik ez luketela izan beharko esanda, horiek argitzea eskatu du, eta gaztea ahalik eta azkarren osatzea espero duela gaineratu du.
Ez du bestelako informaziorik eman alderdi sozialistak erasoaren gainean, baina
Ikusle agerkari digitalak jaso du gertaeraren gaineko informazioa. Horren arabera, bi aldiz jipoitu zuten bortizki gaztea, Juan Olazabal kalean lehenik, eta Diputazio Plazan, ondoren. Eraso zuten mutilari buruan hamazazpi sutura puntu eman behar izan zizkiotela dio agerkari horrek lekuko baten informazioan oinarrituta, baita biktima konorterik gabe eta odol ugari galtzen ari zela lurrean.
Gertakaria larunbat goizaldean igande goizaldean izan zen, 05:45 inguruan.