Jarri paretan HITZAren egutegia

HITZAk 2019ko bi egutegi egin ditu harpidedunen artean banatzeko. Mahaikoa agortu egin da, baina paretan jartzekoa jasotzeko aukera badu edonork.

egutegia.azala Egutegiaren azala.
egutegia.azala

Egutegiaren azala.

Mahaiko egutegiaz gain, aurten, paretan jartzeko egutegia egin du OARSO BIDASOKO HITZAk. Lehenik eta behin harpidedunei eman zaie egutegia, baina orain, nahi duenak jaso dezake egutegi hori OARSO BIDASOKO HITZAren egoitzan: Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Irun kaleko 8. zenbakian dago orain HITZA. Lekuz aldatu gara.

Urteko 365 egunak hilabetez hilabete jartzeaz gain, argazki bereziekin osatu du egutegia Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak. Hala, kirola gaitzat hartuta, Oarsoaldeko nahiz Bidasoko hainbat kirolari edo kirol talde esanguratsurekin osatu dugu hamabi hilabeteen bilduma.

Beheko estekan sakatuz gero, egutegiaren PDF bertsioa ikus daiteke. Eskutan izan nahi baduzu, pasa zaitez HITZAren egoitzatik. Gogoratu, egoitza aldatu dugula: Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Irun kalean gaude, 8. zenbakian.

+ HITZAren 2019ko paretako egutegia (PDF artxiboa).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.