Lezo eta Donibane arteko bidegorriaren bigarren zatia eraikitzen hasi dira

Astelehenaz geroztik lanen tokian errepideko errai bakarra dago erabilgarri

Lanek irauten duten bitartean errai bakarra egongo da erabilgarri, txandaka.

Astelehenetik martxan da Lezo eta Donibane arteko bidegorria eraikitzeko lanen bigarren fasea. Obren ondorioz, lanek irauten duten bitartean, errepideko errai bat itxia mantenduko dute. Sasoi Eraikuntzak enpresak du lanen ardura, lehen faseko lanak egin zituen enpresa berberak. Bidegorriarekin mugikortasuna erraztu ez ezik, segurtasuna hobetuko dute, oinezkoentzat zein bizikletako erabiltzaileentzat.  Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du lanen %85a eta gainerako %15a Lezoko Udalak. Bigarren zati honen lanak bukatuta, egiteke geratuko da bidegorriko azken zatia, konplexuena, Donibanetik gertuen dagoena. Berau Gipuzkoako Foru Aldundiak osotasunean finantzatuko duela dio Lezoko Udalak, eta orain abiatu diren lanak bukatuta egingo dituztela iragarri du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.