Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak gonbidatuko ditu hilaren 27an, 'Musua' ikuskizun berriena eskaini dezaten
Elorsoro kiroldegia beste behin betetzea da helburua.
Urtero bezala, Ugaldetxo Kultur Taldeak —udalaren laguntzarekin— Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak gonbidatuko ditu Oiartzunera. Hilaren 27an eskainiko dute
Musua ikuskizuna, Elorsoro kiroldegian, 17:00etan hasita.
Emankizun hori, gehienbat, haurrei zuzenduta dago. Helduek zita garrantzitsuagoa izango dute aurreko asteburuan: sarrerak lortzeko ardura. Hilaren 19an irekiko dute 1.500 sarrerak saltzeko leihatila, kiroldegian bertan. 17:00etatik 19:00etatik egongo dira irekita. Bi urtetik gorako haurrentzako sarrerek 5 euro balio dute, eta helduenek, zortzi. Pertsona bakoitzak, gehienez, zortzi txartela har ditzake.
Guraso (edo beste senideei) eskatu diete lehentasuna haurrei emateko. Ahal bada, esan dute antolatzaileek, bi guraso joan beharrean bakarra joan dadila, haurrentzako leku gehiago egon dadin.