Izen-emate apea zabalik da; sei ikasleentzako tokia dute.
Albaolako ontzigintza eskolako ikasleak lanean.
Zurezko ontziak egiten ikasi nahi duenak aukera berri bat du Albaolaren Ontzigintza Eskolan. Izen-emate epa zabali dute itsas arotzak trebatzeko eskolan, eta sei ikasleentzako plazak aukeran.
2017ko irailean abiatu zuen Albaola elkarteak Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola. Ordutik, mundu osoko ikasleak pasa dira eskolatik, galtzear egon den itsas lanbidea ikasten. Aurrtik izan diren bi promozioetan ikasle euskaldunak hartu dituzte, baina baita, Frantzia, Italia, Belgika, Grezia eta Ameriketako Estatu Batuetakoak ere.
Eskola belaunaldi berriei zurezko ontzigintza transmititzeko helburuarekin sortu zuen Albaolak eta izen-ematea doakoa da. Urtean soilik sei leku eskaintzen ditu, eta goi mailako hiru urteko formakuntza integrala eskaintzen dute . Eskolako arduradunek azaldu dutenez, formakuntza eredu berritzailea darabilte, ikasleen motibazioan eta esperientzian oinarritua. Hala, ikasleek tamaina handiko ontziak eraikitzeko aukera izaten dute, eraikuntzaren fase guztietan hartzen parte hartuz, eta teknika berriak eta tradizionalak ikasiz.
Ikasleak profesionalen ondoan aritzen dira Pasaiako Itsas Kultur Faktorian eta museo-ontziola bisitatzen duten bisitarien aurrean.
Interesdunek Albaolarekin harremanetan jarri behar dute. Otsailaren 1a arte izango da matrikulatzeko epea zabalik.