Asteburu honetan Pasaiako kultur agenda badira bi proposamen interesgarri. Lehena bihar da. Zinema Txikiak antolatuta,
Grufalo filmarekin gozatzeko aukera izango dute 4 eta 12 urte bitarteko haurrek, Trintxerpeko alkateordetzan euskaraz eta doan, 16:30etik aurrera.
Bigarren proposamena etzirako da. Igandean, 18:00etan, Markeliñe antzerki konpainiak
Euria aurkeztuko du Donibaneko Juanba Bersategi aretoko oholtzan. Familian ikusteko lan aproposa da, hitzik gabea, eta musikak gidatuta.
Sarrerak 3 euroan Internetez eros daitezke.
Otsailean zine eta antzerki gehiago
Zinema Txikiak antolatutako euskarazko
zine emanaldiak ikasturte osoan zehar ikusi ahal izango dira, barruti guztietan txandaka, eta baita antzerki obrak ere, Pasaiako Antzerkizaletasuna Bultzatzeko Foroak udalaren laguntzaz antolatuta.
Otsailerako programatu dituzte hurrengo bi antzezlanak. Lehena otsailaren 3an izango da, igandea, 19:00etan, eta Donibaneko kulturgunean.
Miren Maitader Kabareta aurkeztuko dute Zurriola Antzerki Taldeko kideek, gazteentzako musikala euskaraz. Sarrerak 3 euroan eros daitezke Internetez.
Bigarrena otsailaren 24an izango da, igandea baita ere. 19:00etan, Pasai San Pedroko udal aretoan