Autos Iztieta izan da lehenengo fasearen irabazlea. Bigarren fasean 50 taldek hartuko dute parte.
Autos Iztieta taldeak iazko txapelketaren hiru faseak irabazi zituen.
Futbol 7 Errenteria Torneroaren bigarren fasea hasiko da igandean 50 talderekin. Abendu erdialdean amaitu zen lehen fasea eta Autos Iztietak lortu zuen txapela, Albañileria Dorronsoro sailkatu zen bigarren. Iazko txapelketaren hiru faseak ere Autos Iztieta taldeak irabazi zituen, eta badirudi bide beretik doazela aurtengo txapelketan ere. Bestalde, The Warriors, kamox Izargorri, eta Ekogarbi lehenengo mailara igo ziren.
Bigarren mailara jeitsi zirenak, berriz, Roisa ventanas y Cerramientos, Izar eta Anaiak Kafetegia Berr taldeak izan ziren. Bigarrenetiki hirugarren mailara jaitsi ziren Astarbe Sagardotegia, Gobe Intsalaciones y Montajes electricos, Ciclos y Caravanas Oiartzun, P.M. Errenteria, Go-Spray eta Mr Bricolage taldeak dira.
Hirugarren mailatik irten eta bigarrenera igotzea lortu zuten, berriz, Orereta Auto, La Taska de Gros, Brico Cafe altzibar, Pirpira Cafe, Vodka juniors, eta Talleres Errondo taldeek.