Sortzez antxotarra da Pasaiako Jose flamenko kantaria. Argazkia: Lander Garro.
Antxotarra da jaiotzez eta Jose Jimenez Jimenez, eta Pasaiako Jose izen artistikoaz ezaguna da flamenkoaren munduan. Otsailaren 2an Trintxerpen joko du, erretiratuen elkartean (Arrantzaleen kaleko 3. zenbakian), Nerea Munillarekin batera
Itsasoa eta poesia izenburuko emanaldian.
Oholtzan lagun izango dituzte, Dani Ayala eta Pedro Mellado gitarrarekin, perkusioan Nicol Jimenez, eta koroak Laida Romerok egingo ditu.
Kontzertua otsailaren 2an izango da, 20:00etan, erretiratuen egoitzan bertan, eta sarrera, 10 euroan, han bertan eros daiteke.