Indarra emango dien garaipena
Oiartzungo neskek Atletico Revellin gainditu dute, autoritate handiarekin; mutilen bigarren taldeak garaipen handia lortu zuen.
Erakustaldia eman zuten oiartzuarrek. Oiartzungo neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten atzo eguerdian. Arerio zuzen baten bisita jaso zuten, Atletico Revellinena. Logroñoko taldea izan zen markagailuan aurreratu zena, baina oiartzuarrek eraman zituzten hiru puntuak zakura: 5-1 nagusitu ziren. Urtea eta ligako bigarren itzulia hasteko indar ufada garrantzitsua izango da atzoko garaipena.
Gainontzeko taldeen emaitzei dagokionez, mutilen futbol taldeak galdu egin zuen Irunen. Gizonen Lehen Erregionaleko taldeak markagailua aldatzeko ardura duenari lan handia eman zion. Honakoak izan ziren emaitza guztiak.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
-
Oiartzun-Atletico Revellin: 5-1.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
-
Real Union B-Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
-
Oiartzun-Bizkerre: 2-2.
Gizonen Lehen Erregionala
-
Oiartzun B-Landetxea: 14-1.
Emakumeen Gorengo Maila
-
Oiartzun C-Aloña Mendi: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
-
Lauburu Berazubi-Oiartzun: 5-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
-
Power Rangers-Mondrate: 1-4.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
-
Tecnun-Miren Taberna: 0-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
-
Alde Zaharra KKE-Oiartzungo Saskilagunak: 49-52.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
-
Oiartzungo Saskilagunak B-Ostadar: 24-44.
