Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekuonako areto bati Txillardegiren izena jartzeko eskatu dute

Jose Luis Alvarez Enparantzaren izena eta jarduna aldarrikatzeko daudela oraindik esan du Lau Haizetara euskaltzaleon topaguneak.

Txillardegiren omenezko plaka Arantzazun. Txillardegiren omenezko plaka bat Arantzazun.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/15

Etorkizuneko Lekuona Kulturguneko eraikinean leku esanguratsu bati Txillardegiren izena emateko eskatu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Atzo bete ziren zazpi urte Jose Luis Alvarez Enparantza hil zela, eta Errenteriako Udalari luzatu dio eskaera hori euskara elkarteak, Euskara Batuaren sorreraren 50. urteurrena bete denean.

Txillardegiren izena Errenteria-Oreretako paisaia linguistikoan agertzea nahi du euskara elkarteak, uste duelako, haren izena eta jarduna aldarrikatzeko daudela oraindik: “Mitxelena-Txillardegi bikotea zela eta gaur egun euskara batua badugu, eta biak haren sorreran batera aritu arren, bien gizarte errekonozimendua zeharo asimetrikoa da gaur egun. Horrela, Koldo Mitxelena onartua bezain aitortua da gure herrian adibidez, baina uste dugu Txillardegiren izena eta jarduna aldarrikatzeko daudela oraindik. Horregatik, agerian jarri nahiko genuke haren ondare materiala (liburuak, ikerketak eta abar) eta ez materiala (haren presentzia gure herrian)”.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak 1992an sortu zenetik eginkizunetako bat euskal hiztunei eta euskal kulturari ikusgarritasun soziala ematea izan duela eginkizunetako bat esan du.

1957an Txillardegi euskaltzain urgazle izendatu zuela Euskaltzaindiak ekarri du gogora Lau Haizetarak, “baina ez zuen inoiz euskaltzain oso egin, eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere ez zuen inoiz katedratiko izendatu”. Halere, ezin dela ulertu euskara bataren historia hura gabe nabarmendu du, bere bizitza osoa hizkuntzari eskaini ziolako. Txillardegiren figura balioan jartzera  deitu du, eta euskal kultura harekin “zorretan” dagoela erantsi du: “Asko zor dio, eta zor hori kitatu beharra dago. Txillardegi izan da Europako kulturaren berri euskal literaturan estreinakoz eman duena, literatura berria euskaraz eman zigun idazle urbanoa, eta tokiko historia gure hizkuntzan landu duena baita Euskal herri zaharrera Europa berriko ekarpen intelektualak ekarri zituen idazlea ere”.

Ekarpen handiak egin zituen Txillardegik literaturan zein saiakeran, gogamen filosofiko edota politikoan, eta zehazkiago,  glotopolitikan, dialektologian, fonetikan, nahiz euskal azentuan, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.