Urmendik bere eskaintza aurkeztuko du asteartean
2017 urtean jaio ziren haurren gurasoentzako da bilera; hezkuntza proiektuaz gain, eraikina ezagut daiteke. Matrikulazio epea, hilaren 28tik otsailaren 8ra.
Urmendi Haur Eskolak bere proiektua aurkeztuko die 2017an jaiotako haurren gurasoei. Datorren asteartean, hilak 22, izango da bilera hori, Urmendiren egoitza nagusian, 17:00etan. 0 eta 3 urte arteko haurrentzako udal haur eskola zerbitzua aurkeztuko dute.
Ibintza Iragorri zuzendaria eta Iraia Etxebeste koordinatzailea arduratuko dira azalpenak emateaz, baita geletatik bisita gidatua egiteaz ere.
Bilera hori 2016ko haurren gurasoei ere zuzenduta dago. Izan ere, Urmendi udalaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko partzuergoa da, eta ikastolako zuzendaria eta Haur Hezkuntzako arduradunak ere bertan izango dira, aurkezpen ekitaldia bientzako izango baita.
2019/2020 ikasturtean bi urteko geletan haurra matrikulatzeko asmoa duten gurasoek hilaren 28tik otsailaren 8ra izango dute horretarko aukera.