Alzheimerraren gaineko hitzaldia, Agustinak auzoan

Ostiralean izango da hitzaldia (hilak 18) 18:00etan, San Agustin erretiratuen elkartean.

Alzheimerrak gaixoen gain duen eraginaz hitz egingo dute, besteak beste.

Alzheimerrarekin elkar bizi goiburuarekin, gaixotasunaren gaineko hitzaldia emango du Gipuzkoako Afagi elkarteak ostiralean (hilak 18). Koldo Aulesti Afagiko presidentea, eta Jon Kortajarena eta Asun Sanz  Afagiko Oarsoaldeko Kontseiluko kideak izango dira hizlariak.

Agustinak auzoko San Agustin erretiratuen elkartean izango da hitzaldia, 18:00etan. Gaixotasunak burmuinean duen eragina, eta gaixoari, senideei, zaintzaileei zein gizarteari oro har nola eragiten dion azalduko dute. Afagi elkarteak gaixoei zein senideei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri ere emango dute hitzaldi horretan.

Hitzaldia Afagi Alzheimerra eta beste  dementziak dituzten gaixoen, senideen eta lagunen Gipuzkoako elkarteak, Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak, eta San Agustin erretiratuen elkarteak antolatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.