Ingurumen diputatuak elikagai bankuaren soberakinen kudeaketa ezagutu du
Oiartzunen dagoen Gipuzkoako Elikagaien Bankuko soberakinak ezagutu ditu Jose Ignacio Asensiok, eta Mercadonara ere joan da.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Gipuzkoako Elikagaien Bankuko egoitza —Oiatzunen dago— eta Belartzako industriaguneko (Donostia) Mercadona denda bisitatu ditu.
Dendako elikagaien emari prozesua eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak ondoren gauzatzen duen elikagaien soberakinen kudeaketa sistema prozesua gertutik ezagutu ditu Asensiok.