Kirol Gala ospatuko dute gaur Juanba Berasategi kulturgunean

Iaz Pasaian izan diren kirol ekintza esanguratsuenen laburpena egingo dute

Iazko Kirol Gala

Kirol Gala ospatuko dute gaur arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. 19:00etan hasiko da ekitaldia, herritarrei irekia. Iaz ospatu zuten lehen aldiz kirol gala Pasaian, udalak antolatuta, eta ospakizuna urtero errepikatzeko erabakia hartua dute, beti ere, “jarduera fisikoaren eta kirolaren praktikaren garrantzia nabarmentzeko”.

Gaurko galan 2018. urtean zehar Pasaian izan diren kirol gertaera garrantzitsuenen laburpena egingo dutela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.