Udal Euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute

A1, A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da, eta erritmo eta ordutegi ezberdinak izango dira aukeran.

Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu martxan. Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu martxan.

Errenteriako Udal Euskaltegian neguko kanpaina martxan jarri dute, eta izena emateko epea zabalik da. A1, A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da, eta erritmo eta ordutegi ezberdinak izango dira aukeran. Langabetuek matrikula doan izango dute, eta bestelako hobariak ere izango dira. Izena emateko euskaltegira (Mikel Zabaleta, 14) jo daiteke, 943 44 96 80 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikoa erabili.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.