Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntza eredu berriei buruz hausnartzen

Herrien eta herrientzako hezkuntzari buruzko solasaldi partekatua egin dute Oiartzunen, Sinai Rivera irakasle mexikarra gonbidatuta. Hezkuntza alternatiboari buruz aritu dira, tartean Unisurri buruz.

sinai rivera 1 Sinai Riverak azalpenak eman zituen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/01/18

Haziak proiektuak eta Azmarrin taldeak gonbidatuta, Sinai Rivera unibertsitate irakasle mexikarrak hitzaldia eman zuen astearte arratsean, Herrien eta herrientzako hezkuntza lelopean.

Solasaldia hasteko, hezkuntzarekin zerikusia duen gai batekin hasi zuten. Egun berean, Donostian, mugimendu feministak mobilizazioa deituta zuen andaluziarrei elkartasuna adierazteko, eskuineko gobernu berriak iragarri dituen neurrien aurrean, eta hura aipatu zuen Haziak-eko Nora Barrosok. Riverak, berriz, gogorarazi zuen iazko martxoaren 8aren bueltan milaka emakume elkartu zirela Chiapasen, eta akordatu zuten gauza nagusia hau izan zen: bizitzea. Eta ez da aldarrikapen merkea: Mexikon bertan, ehunka emakume desagertzen dira urtero. Orain dela hiru hilabete desagertu zen Riveraren ikasleetako bat, eta pasa den astean agertu zen, hilda. «Kenduko ez diguten gauza bat badago: itxaropena».

Aipamen hori eginda, bere burua aurkeztu zuen Riverak. Zientzia politikoak ikasi zituen UNAMen, eta masterra egin zuen Hezkuntzan, besteak beste. Unibertsitate irakaslea da, eta Unisur unibertsitatean irakasle moduan aritutakoa da. Ilusionismo Social Euskal Herriko kolektiboarekin elkarlanean ari da, eta eurek gonbidatuta etorri da Euskal Herrira; ikerketan ere aritu da egonaldian. Haziak-eko kide Nora Barrosok, bere aldetik, azaldu zuen herri eta herrientzako hezkuntzaren puntu komunak partekatzeko elkartu zirela Oiartzunen.

Unisurren (Hegoaldeko Herrien Unibertsitate Indigenaren) lekukotza eman zien hurbildu zirenei. Guerrero estatuan sortu zen, duela hamar urte, eta ez du aitortza ofizialik. Mexikon 169 hizkuntza daudela nabarmendu zuen, eta, kultura aniztasunean oinarrituta, beren eskola propioak sortzea erabaki zuten. «Unisurrek komunitateei laguntzen die, duten beharren arabera. Eskolako erlazioak horizontalak dira, eta beste mota bateko harremana dago irakasle eta ikasleen artean», gaineratu zuen Riverak. Irakasleak unibertsitate ofizialetako kideak dira, eta beren borondatez joaten dira Unisurreraino, komunitate indigenen sostenguarekin: gasolinarako dirua ordaintzen diete, hainbat etxetan egiten diete harrera… Gainera, ikasle eta irakasleek gela berean egiten dute lo, modu komunitarioan. Elkarrekin egotea bera ekintza politiko bezala definitu zuen Riverak. Unisurren parte hartzen duten irakasleek ez dute kobratzen, eta horregatik egonaldiak ez dira oso luzeak izaten, euren etxe eta ohiko lantokietatik urrun daudelako.

«Irakasleak ez ginen indigenak, eta ez genuen gure jakituria inposatu nahi. Hori zen gure asmoa, baina ez da erraza aurrera eramatea. Hori bai, elkarrengandik asko ikasi genuen». Bitxikeria moduan, Riverak aipatu zuen estatu versus askatasuna kontzeptuaren itzulpenean zailtasunak izaten zituztela. Izan ere, indigenek ez dute askatasuna kontzeptua ezagutzen, beraiek aske jaio direla esaten baitute. Horrek gauzei buruzko ikuspuntuari buruz hausnartzera eraman zituen: «Hesi kulturalak daudela? Ezberdintasun horretatik ikasi behar da». Hori bai, esan zuen Unisurretik pasatu eta gero ez direla lehen ziren pertsona berberak izaten.

sinai riveraAitortza ofizialari dagokionez, esan zuen gobernuak nahi izango balu, aitortuta egongo litzatekeela. Riverak kritikaren bat entzun du: «Esan izan didate ‘oso polita da proiektua, baina oso erromantikoa’».

Euskal Herrian, zer?
Mexikarrak behin eta berriz errepikatu zuen galdera izan zen «Eskola nahi al dugu? Eta nahi badugu, zer motakoa?». Publikotik, emakume batek erantzun zion: «Nola kontzeptualizatuko dugu eskola Oiartzunen? Haurrentzako bakarrik den zerbait, alfabetizatze bakarra duena, unibertsitatea bizkorrenentzako bakarrik izango dena? Hau dena berplanteatu behar da, eta helduentzako zerbait proposatu behar da. Suposatzen da beraiek jada ikasi dutela… Horrelako zerbait berriak fruitua emango balu, sinestezina izango litzateke». Riverak esan zion heziketa eskolatzea baino zerbait zabalagoa dela. Bere esanetan, eskoletan, gehienek, esperientzia traumatikoren bat izan dute, eta ikasleak etorkizunean lan egiteko prestatzen dituztela. «Hori jakinda», erantsi zuen, «zer egin dezakegu? Eskolak denak elkartzen gaitu, eta aukera hori probestu behar dugu».

Publikoko beste batek, berriz, euskarazko hezkuntzaren adibidea jarri zuen, Riveraren hasierako aldarriarekin josiz: «Guk bizi nahi dugu, euskaraz, eta horretan daramagu 60 urte inguru. Ikastolak, unibertsitateak… gauza ikaragarriak egin ditugu, eta orain da momentua berpentsatu behar dugula. Orain, egin dugunarekin, jakituria sortu behar dugu». Bukatzeko, beste partaide batek proposatu zuen Educación sin propiedad liburuarekin beste topaketa bat egitea. Sinai Riverak parte hartu du Emiliano Urteagak eta Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza ilusionista sozialek koordinatutako liburuan. Beste batean izango da, oraindik asko baitago hausnartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.