Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Informazioa bai, baina zalantzak ere bai

Goxatu Egutegia banatzen ari dira Pasaian nerabe eta gazteen artean, behar izanez gero, sexualitate eta genero informazio eta aholkularitza zerbitzura noiz eta non jo dezaketen jakin dezaten; 2016tik dago martxan zerbitzua

Pasaia
2019/01/18

Pasaian 2016. urteaz geroztik dago martxan Goxatu, sexualitate eta genero informazio eta aholkularitza zerbitzua. Pasaiako Udalaren Gazteria Sailak eta Berdintasun Arloak elkarlanean antolatutako zerbitzua da, nerabe eta gazteek sexu arloan duten informazioa hobetzea helburu duena, eta era berean, prebentzioa landu eta indarkeria matxistari aurre egin nahi diona.

Egunotan Goxatu Egutegia banatzen ari dira Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik gorako ikasleei, nahiz DBHko eta Batxilergoko ikasleei. Baita Pasaiako Lanbide Heziketako Zentroko ikasle eta Udal Gaztelekuetako gazteei ere. Horrez gain, datozen egunetan adin bertsukoen udal zerbitzu guztietan banatuko dute: kale-heziketaren programan eta liburutegietan, besteak beste.

Halaber, interesa agertzen duten elkarteetan, eta nerabe eta gazteekin diharduten kolektiboetan ere banatuko dute egutegia.

Udalak jakinarazi dutenez, «egutegia oso harrera ona» izaten ari da. Egutegiaren zergatiaz, berriz, Itsaso Cañadak hitz egin du. Lahia 3.0ko elkarteko kide da Cañada, Pasaian zerbitzua kudeatzen duen elkarteko kidea: «Gu asteazkenero gaude Pasaian, baina txandaka Antxon eta Trintxerpen, eta Donibanen asteartetan hamabostean behin. Iruditzen zitzaigun gazteentzat nahiko nahasgarria izan daitekeela, eta horregatik erabaki genuen egutegia inprimatu eta banatzea» (ikus egutegia pasaia@hitza.eus-en).

Zerbitzuak Pasaian orain arte izan duen harreraz galdetuta Cañada baikor mintzo da: «Nik esango nuke nahiko harrera ona izan dugula herrian. Gainera, zerbitzua zabaltzen joan da. Hasiera batean Antxon eta Trintxerpen bakarrik ginen, gero Donibanera ere pasatu ginen eta aurtengo berritasun nagusia da Antxoko gazteleku berrian gaudela». Orain arte, Antxon, gizarte zerbitzuen bulegoan eskaini dute zerbitzua, baina «Gaztelekua askoz ere leku egokiagoa dela» dio, konbentzimendu osoz, Cañadak. Trintxerpe-San Pedron eta Donibanen, Gaztelekuetan eskaintzen dute zerbitzua baita ere, 17:30etik 19:30era hiru kasuetan.

Informazio eta aholkularitza eskatzeko, edonola ere, ez da ezinbestekoa Gaztelekura jotzea. Cañadak ohartarazi duenez, «zerbitzuan gauza intimoak hitz egin nahi izaten dira, eta jendeari hasieran kosta egiten zaio gerturatzea». Horregatik, Cañadak ustez zerbitzua denboran mantentzea garrantzitsua da, gazteek jakin dezaten behar izatekotan eskura dutela.

«Aukera bat da zerbitzura etortzea zuzenean. Hau irekia da, ez dago zita eskatzeko beharrik, nahi duena etor daiteke nahi duen momentuan, banaka, lagun batekin, bikotearekin, amarekin edo kuadrillan», azaldu du Lahia 3.0ko kideak, eta jarraitu du: «Beste aukera bat litzateke sare sozialen bitartez gurekin harremanetan jartzea. Instagrameko kontu bat dugu, eta gazteek erabili dezakete galdera bat egiteko, edo etorri nahi dutela eta gai bat landu nahi dutela esateko. Horrela guk aurrez egokitu dezakegu saioa beraientzako ere».
Posta elektronikoz ere bidera daitezke kontsultak, sexuaholkularitza@pasaia.net helbidearen bitartez.

Informazio gaindosia
Egungo gazteek informazio asko dutela uste du Cañadak, baina aholkularitza behar izaten dutela dio, zailtasunak dituztelako informazio fidagarria topatzeko: «Hainbeste informazioa dago, oso zaila dela jakiten zer informazio den egia, zeintzuk diren mitoak… Askotan guregana etortzen direnean informazio piloa dute, baina hori ikusi behar izaten da».

Horrez gain, «bizipen pertsonalak komentatu eta argitzeko ere» jotzen dute zerbitzura, «hortik sortzen zaizkien zalantzak edo arazoak argitzera».

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.