Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Zeruari kilimak egiteko

Soinuenea eta Abaraxka, elkarlanean, erraldoiak sortzeko tailer bat egiten ari dira. Ideia herriarentzako erraldoiak sortzea da, tamaina txikiagokoak.

erradoien tailerra oiartzun Pasa den larunbatean hasitakoarekin jarraituko dute bihar.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/01/18

Oiartzun erraldoien konpartsa berri bat izateko bidean da. Edo asmo hori dute behintzat. Badu bat, xanistebanetan —besteak beste— hutsik egiten ez duena. Konpartsa berriaren kasuan, baina, haurrentzako erraldoi txikiagoak —txiki izan badaitezke— eraikitzen ari dira, Soinuenearen eta Abaraxkaren eskutik.

Herri musika ikertu eta dibulgatzen duen fundazioak zein haurrei aisialdi eskaintza ematen dien ludotekak urteak daramate elkarlanean. Soinueneako Joseba Zabaletak azaldu duenez, hilean behin zerbait egiten dute elkarrekin, eta erraldoiak ardatz izan zituen saio batean otu zitzaien eurak sortzea. Konturatu ziren haurrentzako erraldoiak, daudenak, pribatuak zirela, eta zailagoa zela horiek lortzea. Abaraxkako Nekane Martiarenak esan du oiartzuar txikienek egingo dituztela eta txikienentzako izango direla, eta, agian, aurrerago, konpartsa osatuko dutela.

Hiru saio egin dituzte orain arte. Lehenengoan, erraldoiei buruzko informazioa eman zuten: Oiartzungo laurei buruzkoa, baina baita Bilbo, Donostia eta Iruñekoena ere. «Nondik datoz, zer diren, haien sorrera… Baina baita musika ere: toki batzuetan trikitiarekin ateratzen dira, beste batzuetan txarangarekin, bestetan doinu diferenteekin, dantzek badute bere koreografia…», azaldu du Martiarenak. Horretaz gain, tailerren helburuak zeintzuk diren azaldu zieten haurrei. Hori bai, egiten ari diren erraldoiak ez dira 40 kiloko pisua dutenak, baizik eta laukoak. Haurraren arabera izango da, baina gehienezko altuera metro eta 80 zentimetrokoa izango da.

Zabaletak jakinarazi duenez, Soinuenean badago erraldoiei buruzko materiala, asko-asko ez, ordea. «Jendearekin hitz egin dugu, musikaz eta abar. Orain arte zer egin den, edo berria izan behar zen. Helburu nagusia zen haurrek parte har zezatela, eta erraldoia dantzatzeko aukera izan zezatela. Argazkiak eta bideoak ikusi ditugu, eta haurrei mundu hori azaltzea izan da gure helburua».

erradoien tailerra oiartzunAurkezpenak atzean utzita, erraldoiak eta buruhandiak diseinatzen hasi ziren haurrik kozkorrenak. Gaiarekin «familiarizatzen» hasi ziren. Proposamenen artean, Martiarenaren arabera, denetik jaso dute: «Handiak, txikiak, bi begidunak, hiru begidunak, zuriak, beltzak eta abar. Gu, Abaraxkatik, saiatu gara genero ikuspegia lantzen. Guretzako oso garrantzitsua da hori». Generoaz gain, saiatuko dira jabetzarik izango ez dutela adierazten: erraldoiak ez dira izango egin dituztenenak —bakarrik—, baizik eta herriarenak izango dira.

«Saiatu gara marrazten duen horrek ikus dezala erraldoia, segur aski, ez dela berak nahi duen bezalakoa izango», adierazi du Martiarenak. Lau erraldoi egingo dituzte, eta erraldoi guztiek denek proposatutako ezaugarriak eramango dituzte: baten txapela, beste baten soinekoa, haren belarritakoak… «Partekatze bat izango da; denenak dira: ez dira Abaraxkarenak, ez dira Soinuenekoak, ez dira nireak; herriarenak dira. Ni-tik gu-ra pasatzea, denen ideiekin bat sortzea», gaineratu du Martiarenak.

Lehenengo bi saioen ondoren —ludotekan egin zituzten—, erraldoiak hezurmamitzen hasi ziren, Soinuenean. Hogei bat lagun elkartu ziren aurreko larunbatean, eta eurek ez dakitenez erraldoiak nola egiten diren, Hernaniko Buruarin enpresakoen laguntza izango dute horretarako. Egurrezko egitura osatu dute, eta bihar eta datorren asteburuan jarraituko dute lan horretan (16:30etan, Soinuenean): gelditzen zaizkien hurrengo pausoak izango dira burua sortu, arropa sortu, jantzi eta erraldoiak osatzea. Sormena eta teknika erabili behar diren atalak gaindituta, koreografiaren txanda izango da.

Otsailaren 9an erraldoiak nola dantzatu ikasiko dute, eta horretarako adituak gonbidatuko dituzte: Oiartzungo erraldoien taldeko kideak ariko dira zein pauso eman behar diren irakasten.

Zabaletak azaldu duenez, musikariak Herri Musika Eskolako txistulariak izango dira, irakasleen laguntzarekin. «Saiatuko gara denak haurrak izan daitezen: musikariak, erraldoiak ibiliko dituztenak», gaineratu du Soinueneko kideak.

Martxoak 8a, debuterako
Abaraxkan garrantzia handia ematen diote generoaren orekari. Horregatik, Martxoaren 8aren bueltan egin nahi zuten debuta. Biharamunean egingo dute. Lehendabizi dantzak entseatzen ariko dira, eta ondoren aterako dira kalera, egindakoa praktikan jartzera. Orduan ere Soinueneko ikasleak izango dira musikaren ardura izango dutenak.

Urtean zehar hainbat jarduera egiten dituzte Abaraxkan, eta kasu honetan ere, herriarentzako izango den zerbait ari dira egiten. Soinuenea, berriz, erreferente bat da Gipuzkoan eta Euskal Herrian —baita atzerriko beste hainbat tokitan ere— herri musikaren alorrean, baina Oiartzungo Udalak betetzen du museoaren aurrekontuaren zati handi bat, Zabaletak gogorarazi duenez, eta herriarentzako hainbat saio antolatzen dituzte, beste kultura baliabide bat eskainiz herritarrei.

Proiektuaren motorra, hala ere, haurrak izango dira. Eta helburua, zerua. Aprobetxa ditzala lasai egoteko azken egunak, laster kilimak egingo baitizkiote erraldoi berri oiartzuarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.