Bassk-ek bigarren abesti sorta kaleratu du
Urtzi Olaziregik lau abesti berri igo ditu Spotify-ra, 'BASSK orkestra - part II - Urruti bezain gertu' izenburupean. Bideoak egingo ditu aurrerago.
Urtzi Olaziregi. Urtzi Olaziregi musikari oiartzuarrak Bassk proiektua elikatu du, beste behin. BASSK orkestra – part II – Urruti bezain gertu izenburupean lau abesti grabatu ditu Mutrikuko AME estudioetan, Axular Arizmendi teknikariarekin.
Spotify-n entzun daitezke. Aurreko sortan bezala, Olaziregik pianoa, txeloak, biola, ta biolinaz gain, perkusioa eta sintetizadoreak erabili ditu. Kantuek filmetako soinu banden kutsua dute.
Oraingoz Spotify-n entzun daitezke, baina aurrerago, lehen abestiekin bezala, Bassken Youtubeko kanalera igoko ditu.
