Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Hazia heziz, loratu' matrikula kanpaina abiatuko du Haurtzarok

Hilaren 28an irekiko dute matrikulazio epea. Bihar Haur Hezkuntza proiektua aurkezteko bilera egingo dute Urmendin. Ate irekien jardunaldiak ere egingo dituzte.

matrikulazioa haurtzaro 2019 Otegi, Gonzalez, Etxebeste eta Iragorri.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/01/21

Haurtzaro Ikastolak ‘Hazia heziz, loratu‘ leloa hautatu du 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpainarako. Hilaren 28an hasiko da eta otsailaren 8an bukatuko da. Bulego ordutegian egin beharko da matrikulazioa: goizez, 08:30etik 13:15era, eta arratsaldez, 14:30etik 17:30era. Familia-liburua eta nortasun-agiriaren kopia aurkeztea beharrezkoa izango da

Matrikulazio-epea zabaldu aurretik, guraso bilera eta ate irekien jardunaldia antolatu ditu ikastolak. Informazio bilera bihar izango da, Urmendin. Bilera euskaraz egingo dute, eta aldi bereko itzulpena egongo da.

Saioan hizlariak hauexek izango dira: Ibintza Iragorri, Urmendi haur eskolako zuzendaria; Iraia Etxebeste, Urmendi haur eskolako koordinatzailea; Aritz Gonzalez, Haurtzaro Ikastolako zuzendaria; Roxali Otegi, Haurtzaro Ikastolako HH-ko ikasketaburua eta Izaskun Sistiaga, Haurtzaro Ikastolako HH-ko koordinatzailea

Ate Irekien Jardunaldia

Biharko bileraz gain, ikastola gertutik ezagutu nahi duen ororentzat, Haurtzaro Ikastolak ateak zabalduko ditu hilaren 24an eta 25ean. Goizez eta arratsal 10:00etan eta arratsaldeko 15:00etan eta 17:00etan. Ate irekietara joateko asmoa duenak aldez aurretik jakinarazi behar du, 943 49 16 59 telefono zenbakira deituz edota e-posta bidez.

Haur Hezkuntzako espazio berritua

Haurtzaro Ikastolak berrikuntza nabarmenak eginak ditu Haur Hezkuntzan. “Marko pedagogiko berria eta eraikuntza berria estreinatu genituen iaz”, azaldu du Aritz Gonzalez zuzendariak. Ikaslea dela erdigunean dagoena gaineratu zuen: “Ikasleak ongi sentitzea eta ikasteko motibatzea da gure lehentasuna. Horretarako, Haur Hezkuntzan, ikasle bakoitzaren erritmoak eta gogoak errespetatuko dituen marko pedagogiko berria jarria dugu martxan. Eraikina ere berritu egin genuen eta eguneroko jarduna haurraren garapenerako lagungarriak diren espazioetan antolatu genituen”.

Lehen Hezkuntzako ikasleek EKI-LH eta KiVa programan parte hartzen dute. Bestetik, ingelesean murgiltzeko FIE programa ere jorratzen dute. “Aurten ere, esate baterako, bi asteko murgiltzea egin dute ama hizkuntza ingelesa duten irakasleekin”, nabarmendu du Gonzalezek.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako EKI proiektua lehenetsi dute. “Konpetentzietan oinarritzen dugu; ikasleak konpetentziak bereganatzen ditu, eta horiei esker, bizitzako egoera errealei aurre egiteko zailtzen dira. Konpetentziak eta digitalizazioa dira oinarri nagusiak, paperezko libururik apenas erabiltzen baita”, azaldu du ikastolako zuzendariak.

Aritz Gonzalezek gogoratu du: “Ikastolan jasotakoa emaitza akademikoetatik askoz harago doa: lagunak, bizipenak, euskara, aurkikuntzak, jolasak, ospakizunak, emozioak… horiek guztiak dira Ikastolako haurren oroitzapenen kutxak betetzen dituztenak eta ikastolako eskaintza berezi egiten dutenak. Horregatik ‘Hazia heziz, loratu‘ egiten da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.