Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikanorekin barrikotea Sagar Zulon
Lezoko jatetxean ohikoa dute goi mailako bertsolariekin barrikoteak egitea. Aldez aurretik egin behar da tokiaren erreserba.
Ostiral gauean (hilak 25), 21:00etan, barrikote ederra egingo dute Lezoko Sagar Zulo jatetxean. Jaki ederrez gain, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin gozatzeko aukera izango da. Gau ederra.
Tokien erreserba aldez aurretik egin behar da, 943 52 35 41 telefono zenbakira deituz.