Batel Liga Pasaiara itzuliko da igandean
San Juan Koxtapek antolatuko du Gipuzkoako Bate Ligako hirugarren jardunaldia
Igandean (hilak 27), 10:30etik aurrera. Horixe San Jaun Koxtapek asteburuan antolatuko duen batel estropadaren hasiera ordua. Badia barruan jokatuko da Gipuzkoako Bate Ligako hirugarren jardunaldia, erlojupean, eta kategoriaren arabera, lau edo bost kaleetara.
Ohi bezala, eskualdeko ontzien ordezkaritza zabala izango da lehian. Etxeko batelak ez ezik, Sanpedrotarrarenak, Illunbekoak eta Hibaikakoak, eta haiekin batera, Hernani, Orio, Zarautz, Getaria, Tolosa, Zumaia, Kaiarriba eta Ur Joko.
Batelen estropadak, Donibanen egun berean behar bereziak dituzten haurren alde antolatu duten Eskerrik Asko jaialdiarekin bat egingo du, eta arraunlariek eta bisitariek Bizkaia plazan antolatutako hamaiketako solidarioa dastatzeko aukera izango dute.