"Komunitate jasangarriagoak" sortzeko tailerra 'Mater' itsasontzian
Tailerrari buruzko informazioa gaur arratsaldean emango dute
Gogotsu ekin dio ikasturteari Mater itsasontziak, jendartean komunitate jasangarriagoak sortzeko ahalegina sutatzeko asmo osoz. Proiektuaren gaineko informazioz zabaldu asmoz, tailerra antolatu dute gaurko, 16:00etan, Mater itsasontzian bertan. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman behar.
2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako helburuak bultzatzea da tailerraren asmoa. Helburua, mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da. Agendak 17 helburu planteatzen ditu, esparru ekonomikoan eta sozialean zein ingurumenari dagokionean.