Kabaret Antxo "egosten" hasia da

Antolatzaileak, "herri ganberroen" sustatzaileak, inauterietako ikuskizuna antolatzen ari dira

Zuzenean aurkez daitezke esketxak, edota bideoan grabatuta

Berritasuna  da eta aurtengo inauterietarako antolatzen hasi dira. Kabaret Antxo lelopean, ikuskizun bat prestatzen ari dira “herri ganberroen” maitaleek martxoaren 2rako. Dantzatzen, kantatzen, imitazioak, eginaz, txisteak kontatuz, esketxak sortzen…. ganberroarena egiteko askotariko moduek izango dute tokia ikuskizunean, antolatzaileen nabarmendu dutenez Kabaret Antxo, guztiaren gainetik,  “herri ganberrada bat” izan nahi duelako.

Bakarka edo taldean parte har daiteke, bi modutan: Esketx bat prestatuz eta martxoaren 2an zuzenean aurkeztuz, edota bideo txiki bat grabatuz eta antolatzaileei bidaliz,  haiek ikuskizunaren egunean proiekta dezaten.

Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena, eta laguntza nahi dutenek eskatu eta “ganberroarena” elkarrekin egiteko prest agertu dira. Hori bai, parte hartu nahi dutenek otsailaren 4ra arteko epea dute proposamena bidaltzeko. Harremana posta elektroniko bidez egiteko eskatu dute antolatzaileek.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.