Euskal Herriko Mus Txapelketa Antxora heldu da bihar
Galepertarrak elkarteak hartuko ditu muslariak, 22:30etik aurrera.
Hordagoka. Hala pasako dute ostiral gaua Galepertarrak elkartera biltzen direnek. Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat jokatuko da bertan bihar (hilak 27), 22:30etik aurrera. Parte hartu nahi duten bikoteek elkartean bertan eman behar dute izena, eta 20 euro ordaindu izena ematerakoan.
Kanporaketa Galepertarrak elkarteak antolatu du Euskal Herriko Mus Federazioarekin elkarlanean. Sariak, ondokoak: Arkume bat Sebas Harategiak emana, bi legatza Ferreresek eskainiak, eta bina afari bi lagunentzat Kamio eta Mimos tabernen opari.
Horiez gain, edari eta janari loteak ondoko establezimenduek eskainiak: Leunda, Axular, Casa Galicia, Baleio, Kurlinka, eta Eroski.