Hainbat mantenu lan egingo ditu udalak
Mantenu lanek eragina izango dute hainbat eremutan lanak egiten dituzten bitartean.
Hainbat mantenu lan egingo ditu udalak datozen egunotan, eta horrek eragina izango du hainbat kaleetan. Bihar, Nafarroa etorbideko 17-19 zenbakien atzealdean hodi biltzailearen garbiketa egingo dute. Lan horiek egiteko autoz libre izan beharko du eremu horrek eta hori dela eta balizatu egingo dute.
Erramun Astibia kalean ere bihar hasiko dituzte lanak 3, 5,6,7,9,10,11, 12, 13 eta 15 zenbakietan ur neurgailuak aldatzeko. Ur mozketa puntualak izango dira goizetan bihartik, datorren ostegunera arte. Urdaburu kaleko 9. zenbakian berriz, bi aparkaleku kenduko dituzte bihar hasi eta otsailaren 15a arte egingo dituzten lanen harira.