Txosteko bi talde lehian ariko dira joko garbi txapelketan
Txost 1 taldeak Zubieta 1 jasoko du igande eguerdian, Madalensoron. Bost talde ariko dira guztira, eta martxoaren 17an jokatuko ditu txapelketaren finala.
Madalensoro, beste behin, joko garbirako erabiliko dute. Ezker Hormako kluben arteko Gipuzkoako hainbat txapelketa martxan dira. Hala ere, joko garbi modalitatekoa hastear da oraindik. Asteburu honetarako programatu dute lehenengo jardunaldia.
Oiartzungo bi taldek hartuko dute parte, biak ala biak Txost klubekoak. Beste hiru taldek ere hartuko dute parte, hirurak Zubietakoak. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, nor baino nor, bost taldeek, asteburu honetan bertan hasi eta otsailaren 24ra bitartean.
Finalerdiak martxoaren 10ean jokatuko dituzte, inauterien ondoren, eta finala hurrengo asteburuan izango da.
Lehenengo jardunaldiari dagokionez, Txost 1 taldeak Zubieta 1 taldea jasoko du igande eguerdian, Madalensoron. 12:30ean hasiko da partida hori. Beste norgehiagoka Zubieta 2 eta Zubieta 3ren artekoa izango da.
