Igandeko batel estropada bertan behera utzi dute
Eguraldi iragarpen kaxkarrek eragin dute erabakia; otsailaren 3ra atzeratu dute.
Donibanen lehiatzekoa zen igandean Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia, baina eguraldi iragarpen kaxkarrek estropada bertan behera uztea eragin dute. Otsailaren 3ra lehiatuko da estropada, Koxtapek antolatuta.
Honenbestez, otsailaren lehen asteburuan jardunaldi bikoitza izango da. Otsailaren 2an Loiolan da estropada, eta biharamunean, esan bezala, Pasaiakoa.