Otsailean irekiko dute ludoteketan izena emateko epea
4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da.
Pasaiako hiru udal ludotekek ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea otsailaren 1tik 28ra bitartean zabalduko dute.
Zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Udaleko Gazteria Departamentuak antolatu eta Kantuari Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Zerbitzuak oso harrera ona du eta gaur egun 300dik gora haur biltzen ditu Pasaia osoan.
Ludotekak gizarte eta hezkuntza ekipamenduak dira, haurrei bere adinekoekin elkartu eta jolasteko aukera erraztu asmoz sortuak. Eguneroko jarduna euskaraz ateratzen dute aurrera ludoteketan, eta ondorioz, lagungarri gerta dakieke eskolatik kanpo euskara erabiltzeko aukera murritza duten adin txikikoei.
Jolas askea da ludotekaren ardatz, baina, horrez gain , skotariko jarduerak antolatzen dituzte: tailerrak, mahai jolasak, txotxongiloak, txangoak, festak…
Hiru ludotekek ekainera bitartean eskainiko dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurren asistentzia ez da derrigorrezkoa, eta haurrek nahi eta ahal duten egunetan joan daitezke jolastera.
Ikasturte erdirako kuota 28,10 eurokoa da, eta izena emateko momentuan ordaindu behar da, dagokion ludotekan bertan.
Komeni da ohartaraztea Pasai Antxoko ludotekan soilik 9 eta 12 urte arteko haurrentzat zabalduko dutela inskripzioa, haur txikiagoen txandan inork gehiago hartzeko nahikoa espaziorik ez dutelako.
Ludotekak:
- Donibaneko ludoteka: J.J. Otaegi plaza. Tel: 943 517 290. Posta elektronikoa: doniludoteka@gmail.com
- Trintxerpe-San Pedro: Espinosa de los Monteros plaza. Tel: 943 392 510. Posta elektronikoa: kantauriludoteka@gmail.com
- Antxoko ludoteka: Azoka eraikina. Tel: 943 51 06 45. Posta elektronikoa: antxokoludoteka@gmail.com